Higgs bosoi

1. Fis.

Oinarrizko partikulen eredu estandarraren partikula hipotetikoa, Higgsen eremuaren kuantua dena. Higgs bosoiaren existentziak aukera ematen du partikulen masaren jatorria esplikatzeko; zehazki, Higgsen mekanismoak azaltzen du interakzio elektroahulean simetria-haustura gertatzen denean W eta Z bosoiak masa izatea. Higgs bosoiaren ebidentzia esperimental zuzena 2012an lortu zen lehen aldiz, Genevako LHC azeleragailuan. Gaur egungo eredu estandarrak behar zuen azken egiaztatze esperimentala zen.